XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste batzuk, ostera, sorterazten dituzten bezain laster botatzen dituzte (hau da, esatebaterako, giltzurringainekoen azalaren kasua).

Erregulazioa eraginkorra, hormonak zirkulatze-korrontetik jariatzen direnean soilik da posible.

Honela izango ez balitz, organismoa hormonez beterik geratuko litzateke.

Beste pauso bat emanez, oso arazo garrantzitsua da hauen efektu primarioak aipatzea.

HORMONEN EFEKTU PRIMARIOAK

Hormonak gai kimikoak dira, eta honek esan eta inplikatu nahi duena da, zera, halegia, efektu primario hau izaera kimikozkoa izango dela, prozesu kimiko baten bidez egina; geroago sortzen diren fisiologi lanak edo ekintzak, efektu primario honen ondorio berantkorrak dira.

Zeintzuk dira efektu primarioak?.

Gaur egun, ondoko bi hauk ezagutzen dira nagusiki: 1. - Mintzen iragazkortasunaren aldaketak sorteraztea.

2.- Entzimen indukzio sorteraztea.

Ba daude beste efektu batzu (gene batzuren errepresio eta deserrepresio-prozesuak, adenilziklasa entzimaren aktibapena, zenbait entzimen aldakuntzak etab...) baina efektu horik azken honekin, hots, entzimen indukzioarekin erlazionatuak daudela esan daiteke.

Kromosomak / Errepresoreak / -mesulariaren sintesia / RNA-m: proteinen sintesia.